Irakurri, idatzi, kontatu 
Irakurtzea eta idaztea elkarrekin doaz
Kapitulu honen hasieran irakurtze-ekintza nola ulertzen den ikusiko dugu, jarraian irakurketa prozesuaren analisia egingo dugu, irakurketaren irakaspeneri oratzeko. Azken horretan alfabetatzeaz, Hezkuntza Sisteman duen LHko kokapenaz eta irakurketaren lanketarako proposatzen diren estrategiez jardungo dugu. Irakurtzea eta idaztea lotzen dira hurrengo blokean, fokoa idazkuntzara eramanda. Azkenaurreko blokean kontaketaren garrantzia nabarmenduko dugu. Kapituluaren azken blokean egin beharreko zerrendatzen dira Heziberri2020 proiektuaren barruan kontuan izanbeharreko elementu batzuk, egin beharreko jarduera kokatzen hasteko. Amaieran gomendatzen diren baliabide batzuk eta kapituluko erreferentziak aurkituko dituzu.
Irakurtzea
Gorago azaldu den moduan, irakurketari dagokion ikuskeratik emango zaio abioa kapitulu honetako teoriari. Horrela, erakundeek planteatzen duten ulerkuntzatik hasi behar dugu, teoria eta praktikari justifikazio markoa eregiteko.
Erakundeetatik
Ahozko komunikazioarekin lotutako hizkuntza-trebetasunak ahaztuak izan ditu erabat gure eskola-sistemak. Eta, hala eta guztiz ere, behar-beharrezkoa da hizkuntza-trebetasunon garrantzia behar bestetan azpimarratzea, horiek emango baitiete aukera ikasleei beren komunikaziorako konpetentzia guztiz garatzeko, ikasgelan ikaskideen arteko komunikazioa errazteko eta esaten dituztenen esanahia behar bezala negoziatzeko. Esan gabe doa, noski, hori guztia funts-funtsezkoa dela gure neska-mutilek, arlo guztietan landuko dituzten ezagueren bitartez, beren trebetasun kognitibo-linguistikoak ganoraz landu ditzaten. Horrekin batera, baina, Euskal Autonomia Erkidegoko egoera soziolinguistikoa zein den kontuan hartuta, eta gure hizkuntzaren erabilera soziala eta normalizazio-prozesua sustatuko baditugu, begi-bistakoa da eskolan nahitaez bultzatu behar dugula gure ikasleek elkarrekin euskaraz hitz egin dezaten.
Era berean, garbi esan behar dugu hitz egitea eta entzutea, bai eta irakurtzea eta idaztea ere, elkarrekin estu lotuta daudela, eta, beraz, komeni dela ikaskuntza-jardueren sekuentzian hizkuntza-erabileraren bi alderdiak, ulerkuntza eta ekoizpena, integratzea. Eusko Jaurlaritzaren Legebiltzarra (2015:153)
Zer da irakurtzea?
PISA
... se entiende por competencia lectora la capacidad de un individuo para comprender, utilizar y reflexionar sobre textos escritos, con el propósito de alcanzar sus objetivos personales, desarrollar su conocimiento y sus capacidades, y participar en la sociedad.
OECD, (2014:7) +
La competencia lectora es la habilidad para comprender y utilizar las formas lingüísticas requeridas y/o valoradas por el individuo. Los lectores son capaces de construir significado a partir de una variedad de textos. Leen para aprender, para participar en las comunidades de lectores del ámbito escolar y de la vida cotidiana, y para su disfrute personal.
Ministerio de Educación y Ciencia (2007:19)
Aurreko definizio honen oinarrian ideia hauek daude:
- Prozesu konstruktiboa eta interaktiboa da. Anderson y Pearson, 1984; Chall, 1983; Kintsch, 1998; 2012; 2013; Ruddell y Unrau, 2004; Rumelhart, 1985
- Esanahia testua eta irakurlearen arteko interakziotik eraikitzen da, horri irakurlearen eskarmentuak eragiten dio. Britt, Goldman y Rouet, 2012; Snow, 2002
- Esanahia eraikitzeko trebetasun linguistikoek, estrategia kognitiboek eta metakognitiboek nahiz aurretik dakitenak esanahia sortzen dute. Baker y Beall, 2009; Kintsch, 2012; 2013; Pressley y Gaskins, 2006; Rapp y Van den Broek, 2005.
Tarte honetako erreferentzia guztiak Mullis & Martin (2016) lanean daude. Gehitu barik daude praktikotasunaren mesedetan.
Irakurtzea ulertzea da
Leer es el proceso mediante el cual se comprende el texto escrito.
Solé (1987)
Irakurtze prozesuaren ezaugarriak
Prozesu aktiboa da:
- Testuaren esanahia eraiki egiten da; testuaren, aurrez irakurleak dakienaren eta helburuen bitartez.
- Helburua lortzea da.
- Testuaren eta irakurlearen arteko elkarreraginezko prozesua da.
Aurreikuspen eta inferentzia prozesua da:
- Testua irakurri baino lehen hipotesiak egiten dira eta irakurri ahala baieztatu eta ezeztatu.
Erak edo motak:
- Isilean
- Ahoz gora
Irakurketaren irakaspena
Irakurketa bi ikuspegitatik irakatsi izan da tradizioan:
Komunikazioaren ikuspegitik: Gizartean betetzen duen helburuari ematen dio garrantzia: Ingurua material inprimatuetan (Kartelak, elikagaien etiketak, seinaleak…) aberatsa dela ikusita, haurrak ulertzen hasten dira zer funtzio betetzen dituzten irakurtzeak eta idazteak beren gizartean.
Kodea ikastearen ikuspegitik: Zentzua ematen diegu idatzizko zeinuei, eta soinuen eta letren arteko harremana finkatzen dugu. Kontzientzia fonologikoa landu behar da.
Alfabetatze prozesua
- Alfabetatze partzialeko fasea:
5 urteen ingurukoa- Zenbait letraren izena edo soinua ikasi dute ikasleek.
- Ez dituzte erabiltzen letra guztiak, batzuk bakarrik; oro har, hasierako letrak eta, hainbatetan, azkena.
- Oker irakurtzen dituzte antzeko letrez osatutako hitzak.
- Alfabetatze osoko fasea:
6 urteen ingurukoa- Ikasleek letren eta soinuen arteko lotura guztiak ikasi dituzte.
- Hitzak irakurtzeko erabil ditzakete.
- Zehazki irakurtzen dute.
- Nekez nahasten dituzte antzeko letrez osatutako hitzak.
- Alfabetatze finkatuko fasea:
7 urteen ingurukoa- Osotasuntzat ikasten dituzte hitzak, eta buruz irakurtzen dituzte.
- Lotura fonologikoek ere hartzen dute parte fase honetanEBAZ.
EBAZ. Euskarari dagokionenan Euskaltzaidiaren 87. araua, 1998koa, ezagutzea komeni da; eskola gehiegitan ez baita kontuan hartzen, nahiz eta euskara bizian erabiltzen diren ezaugarriak deskribatu. ↩
Adibide batzuk: Zer du gustoko? ariketa HHn
Haur Hezkuntzako gela batean 3 urtetik 6 urtera arteko umeak daude elkarrekin, HH3, HH4 eta HH5. Apirilean egindako ariketa honetan umeek marraztu zuten zer duten gogoko eta izenburua idatzi dute. Lehenengo faseen arteko hurrenkera antzeman daiteke umeon lanetan.
KJO9I874ºGHU
3 urte eta 5 hile: "pelikula bat mounstroana"
OCIEA UEX OAEA
4 urte eta hilabete "lo egitea eta muinekakaz jolastea"
LORAK BIE
4 urte eta 5 hile: "lorak batzie"
DANSA EGTA
4 urte eta 7 hile: "dantza egitea"
KOPAKO COKOA
4 urte eta 9 hile: "kopako jokoa"
MUEAI JOLSTA
4 urte eta 9 hile: "muinekakin jolastea"
PAIOJ OLASTEA
5 urte eta 4 hile: "Playmobilakin jolastea"
ESKUPPILOTAN GOLSTEA
6 urte eta hile bi: "eskupilotan jolastea"
Eskolan gaur
Irakurketaren irakaskuntza Lehen Hezkuntzako lehen zikloan (6 eta 8 urteen artean)
- Bestalde, idatzizko kodean, testu- eta formatu-motetan eta idatzizko hizkuntza erabiltzeko moduetan sakontzen dute.
- Fonemaren eta grafemaren arteko harremana sendotzen dute.
- Lehen Hezkuntzako lehen zikloa funtsezkoa da idatzizko kodeaz jabetzeko, eta gela arruntean (berezko esparruan) heldu behar diogu jabekuntza horri.
Irakurketaren irakaskuntza Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloetan (8 eta 11 urte bitartean)
- Irakurtzen ikasteari uzten diote eta ikasteko irakurtzen hasten dira
- Irakurketaren beste funtzio batzuk alde batera utzi gabe
Besteak beste, aisia, plazera, pertsonen arteko komunikazioa eta komunikazio soziala.
Helburua… irakurtzen duguna ulertzen irakastea:
- "irakurketaren funtsa” da irakurtzen duguna ulertzea, Durkin (1992:32)
- Prozesu horren bidez eratzen baitugu testuaren esanahia.
- Prozesu konplexua da testuen esanahia eratzea.
- Ez da prozesu automatikoa, eta, motibazioak eta intentzioak ez ezik, pentsatzeko eta arazoak konpontzeko prozesuek hartzen dute parte, baita irakurleek dakitenak ere.
Irakurritakoaren ulermen estrategiak
Dekodetzea ez da arazoa eta hitzak identifikatzeko mekanismoak garatuta daude. Testuari buruz aldez aurretik dakiena erabili behar du. Ulermen estrategiak erabiltzea komenigarria da: Metakognizioaren garrantzia (zer eta nola egiten duen ohartzea).
Ruizek & Aldekoak (2000) irakurtzeko estrategiak honela definitzen dituzte:
Arazoak konpontzeko edo helburu jakin bat lortzeko eman behar diren pausoak.
Hiru multzotan sailkatzen dituzte esrategiok:
- Irakurketa aurrekoak
garrantzitsuenak jatorrizko hiztun ez diren irakurleentzat. - Irakurri bitartekoak
- Irakurri ondorengoak
Estrategion helburua da zer ulertzen duten eta zer ez ohartaraztea, Sole (1992)
Eskema eta adibideak
Solék 1992an irakatsi beharko liratekeen estrategien honako eskema zehaztu zuen:
- Irakurketa aurrekoak:
Helburuak zehazteko eta aldez aurretiko jakintza ateratzeko.
Xedea ulertzea:
Zergatik irakurri behar dut? Zertarako irakurri behar dut? Kasuan kasuko edukiaren jakintza aktibatzeko:
Zer dakit testu horren edukiaz? Testu motta horretaz? Zer dakit autore horretaz? Zer dakit testuinguruaz? - Irakurri bitartean:
Ulertzen dena berrikusteko eta egiaztatzeko, akatsen aurrean neurriak hartzeko bidea ematen duten jarduerak:
Inferentziak:
Zein izan liteke eleberri edo ipuin honen amaiera? Zer proposatuko nuke hemen planteatzen den arazoa konpontzeko? Zer esanahi izan lezake hitz ezezagun horrek? Berrikustea eta laburtzea:
Zer azaldu nahi zen paragrafo, atal edo kapitulu honetan? Zer erlazio du aurrekoekin? Berregin al dezaket azaldutako argudioen haria? Zentzua neurtzea:
Ba al du zentzurik testu honek? Koherentea al da? Ulertzen al da? Zer zailtasun ditu? - Irakurri ondoren:
Irakurri bitartean lortutako ezagutza laburtzeko, sintetizatzeko eta hedatzeko jarduerak.
Arreta ideia nagusira zuzentzea:
Zein da testuak ematen duen informazio ezinbestekoa, irakurketa-helburua lortzekoa? Zer informazio jo ditzaket garrantzi gutxikoa? Eta funtsezkoa? Zer ekarpen egiten du testuak nik ez nekienik? Nola antolatuko ditut ideia nagusiak zentzua izango duen testu batean?
Testu motak ere garrantzia du…
Enseñar lenguan (Lomas & Osoro, 1994) lau trebetasun bereiztu zituzten: hitz egitea, entzutea, irakurtzea eta idaztea. Trebetasun horien bitartez helburu komunikatiboa lortzen genuela adierazi zuen. Trebetasun horiei makrotrebetasunak deitu zien.
Makrotrebetasun horien azpian mikrotrebetasunak identifikatu zituen, trebetasun bakoitzean egin beharreko ekintzak dira, esaterako:
- Idazteko sistema: grafiak identifikatu, hitzak nola ordenatzen diren ikasi…
- Hitzak eta esaldiak: hitzak identifikatu eta esanahia…
- Gramatika eta sintaxia: perpausaren zatiak identifikatu…
- Testua eta komunikazioa (mezua): informazioa bilatu, testua zehatz ulertu, abiadura egokian irakurtzen jakin…
Horretarako proposamen didaktikoak aurkeztu zituen.
Gaur egun, berriz,…
Prácticas letradas contemporáneas por Daniel Cassany: la perspectiva sociocultural (10 min).
Idaztea eta irakurtzea lotura duten prozesu bi dira?
Tradizioan: lehenengo irakurtzen eta gero idazten.
Ondoren: batera irakatsi eta ikasi beharreko jarduera bakartzat hartu zen, fase bi dituena: “lectoescritura”.
Zergatik? Biek testu idatzia hartzen dutelako oinarritzat. Fons Esteve (2004: 20)
Garatuta al dituzte ikasleek gaitasunak agintzen zaizkien testuak sortzeko?
Se escribe mucho pero se enseña poco a escribir... las prácticas explícitas de escritura, cuyo objetivo es incrementar las capacidades compositivas del alumnado, son escasas, breves y disciplinarias de lengua.
Cassany, Luna, & Sanz (2000:128)
Egoera horri aurre egiteko zenbait proposamen sortu ziren ideia honetan oinarrituta:
Jakintza eraiki behar da ikasleak lehendik dakiena aprobetxatuz eta egoera komunikatibo jakinetan. Hori konstruktibismoaren ideia duzu, igarriko zenuenez.
Baina, ikuspegi konstruktibista ezin da uztartu metodologia didaktiko zehatz batekin, ez baitago metodologia didaktiko konstruktibistarik; dagoena zera da: izaera konstruktibista duen estrategia didaktiko orokorra.
Hizkuntza idatzia eta konstruktibismoa
Zer ikasten dugu irakurtzen ikasten dugunean? Zer ikasten dugu idazten ikasten dugunean?
Konstruktibisten arabera, mezuak interpretatzen eta ekoizten ikasten dugu.
Irakurtzea eta idaztea ekintza sinbolikoak dira. Zergatik? Ez direlako diruditena (gainazal baten gaineko trazu batzuk), baizik eta adierazten dutena.
Zergatik esaten da umeak hizkuntza idatzia eraiki egiten duela?
Umea aktiboa da, ingurunetik datorkion informazioa etengabe interpretatzen eta berrantolatzen ari delako. Umeek hasiera batean ez dute ikusten idazkera hizkuntzari lotua. Hori prozesu geldo eta luze baten helmuga da. Idazkera sistema interpretatu nahian, hipotesiak formulatu, frogatu eta birformulatu egin beharko ditu.
Kontatzea ere eskolan egin beharrekoa
Hizkuntzen irakaskuntzan ikuspegi eta metodo ezberdinak eraman dira praktikara eta ahozko komunikazioak ez du beti toki bera izan:
Ikuspegia/Metodoa | Ahozkotasunaren irakaskuntza | |
---|---|---|
XX. mendearen aurretik | Metodo zuzena edo Naturala | Ahozko elkarreragina: irakaslearen galdera-ikaslearen erantzuna |
XX. mendea | Metodo Estrukturalistak: Situaliazionala Audiolinguala |
Egituren errepikapena Dena ahoz lantzen da eta idatzizko da eta idatzizko bigarren maila |
Ikuspegi eta metodo alternatiboak | Erantzun fisiko Totala Metodo Isila Hizkuntzaren Ikaskuntza Komunitarioa Sugestopedia Adimen anitzak Ikuspegi Lexikoa Gaitasunetan Oinarritutako Hizkuntzen Irakaskuntza. |
Gramatikaren irakaspenari emandako garrantzitik alde egin nahi zuten, eta ikasgeletan elkarrizketarako tartea zabaldu. |
Gaur egungo ikuspegi komunikatiboak | Hizkuntzaren Irakaskuntza Komunikatiboa, Ikuspegi Naturala, Hizkuntzaren Ikaskuntza Kooperatiboa, Edukietan Oinarritutako Instrukzioa, Atazetan Oinarritutako Hizkuntzaren Irakaskuntza, Post-metodo. |
Ikasleen arteko harremanak sortzea; ez bakarrik egiturak ezagutzea. Ikasleek hizkuntza ikasiko dute komunikatzeko beharragatik |
Trebetasunak sekuentzia didaktikoen bidez…
- Ikasgela txokoetan antolatzen da
- Antolatzeko era ezberdinak: espazio eta denbora berean
- Bakarkako zein taldekako ariketa ezberdinak landu daitezke aldi berean
- Ikasleak autonomiaz aritzen dira
- Irakasle zein ikaskideei laguntza eskatzeko aukera dago
- Irakasleak ikasleak behatzeko aukera zabalagoa du
Jarduera (03)
Unitate honetako jarduerak zati bi ditu. Bata, nagusia, sekuentzia didaktiko baten sorkuntzan datza. Bigarrena, hortik eratorria, sortutakoarren ahozko aurkezpen zehaztuan datza. Aurkezpen hori egiteko formatu itxi bat erabili beharko duzu, gero zehaztuko dena. Beraz, zehaztapen horren faltan, lehenengo zatiari ekin beharko diozu:
Sortu sekuentzia didaktikoa
Kontuan hartu beharrekoak:
- Gaitasunak eta helburuak (behar bereziak, irakurzaletasuna…)
- Taldekatzea (teknikaren bat…)
- Berdinen arteko tutoretza (bai/ez)
- Familien, ingurunearen… parte hartzea (bai/ez, zer neurritan…)
- Baliabideak eta materialak originalak
- Kronograma
Egitura eta bestelako erabakiak hartu behar dituzu Heziberri 2020 proiektuaren arabera. Ebaluazio eta kalifikazioa ere bertako errubrikaren arabera egingo dugu. Goraxeago nabarmendu den moduan, sekuentzia didaktikorako baliabideak ere zuok sortutakoak izango dira, beraz, eurak ere ebaluagai.
Lanak aurkezteko tokia hau da.
Zenbait baliabide eta kontsultarako material
Oinarrizko gaztelaniazko baliabide bat: http://leer.es/
Madrilen Daniel Cassanyk leer.es-eko markoan emandako hitzaldia: Prácticas letradas contemporáneas, lehenengo zatia, la perspectiva sociocultural, klasean ikusia behar genuke. Hitzaldia osorik eta beste elementu batzuk ere bai: hemen.
Sarrera egiteko
Zuen hautu tekniko eta metodologikoak oinarritzeko, hemendik jaits dezakezuen dokumentua erabiltzea komeni da (gorde dokumentua).
Baliabideak sortzeko…
Eduteka, Siete elementos esenciales de las Narraciones Digitales, ICESI (Cali, Kolombia)
Traducción al español del documento de Educause que se enfoca en los siete elementos que todo educador debe conocer sobre narraciones digitales: 1) ¿qué son? 2) ¿quiénes están trabajando en ellas? 3) ¿cómo funcionan? 4) ¿por qué son significativas? 5) ¿qué aspectos negativos tienen? 6) ¿para dónde van? y 7) ¿cuáles son sus implicaciones para la enseñanza y el aprendizaje?.
Cuaderno Intercultural, Cuentos infantiles y explotaciones didácticas. Baliabide honetan hainbat baliabide aurkituko dituzue. Nabarmentzen ari garen ipuinen erabilera didaktikoaz gain, beste hainbat aukera ere erakutsi eta estekatzen dituzte; Espainiako ikuskeratik egindakoa izan arren, beste toki batzuetako zenbait baliabide ere harrtzen ditu kontuan, beti ere gaztelaniaz.
Mario Aller (2011-11-13) La narrativa digital y la escuela EducaconTIC, INTEF
Dicen que contar historias es una actividad parecida al arte. Y la literatura es considerada como una de las artes más perfectas porque utiliza las palabras, que son el medio más reconocido para expresar la belleza. La narrativa trata, precisamente, de la manera de contar historias de una manera efectiva, interesante y, sobre todo, emocionante y hermosa. Sin embargo, hoy en día las historias no sólo se cuentan con palabras, sino especialmente con imágenes; y no solo eso, sino con imágenes y sonidos. Así, se ha originado una nueva categoría en las tecnologías de la información y la comunicación, una nueva narrativa.
Estrategiak
¿Qué significa enseñar estrategias de lectura? izan zen 2010 Escorialeko udako ikastaroetan Isabel Solék emaniko hitzaldia. Horretariko lau bideo labur oso gomendagarri dira, sekuentzia didaktikorako zenbait erabaki era oinarrituan egiteko:
Daniel Cassanyk sortutako baliabideak, ezagutu beharrekoak (eta goiko bideoetan erreferentziatzat hartzen dituenak):
Gehiago jakiteko baliabide bibliografiko batzuk
Díaz Blanca, L. (2002). La Escritura: Modelos Explicativos e Implicaciones Didácticas. Revista de Pedagogía, 23(67), 319–332.
Ibarra, I. (2009, irailak 5). Konstruktibismoa, hizkuntza idatzia eta eskola. UPV/EHU. Berreskuratua https://ikasmaterialak.ehu.eus/hezkuntza/konstruktibismoa/Konstruktibismoa.pdf -(e)tik
Hizkuntza idatziari eta eskolari buruz konstruktibistek idatzitako zenbait testu bilduta dituzue jarraian: Emilia Ferreiro‐ren eta Ana Teberosky‐ren hasierako ikerketetatik gaur egunera arte konstruktibismoaren eta hizkuntza idatziaren inguruan dihardutenen ahotsak dira. Ahots horien bidez konstruktibistek idazkerari eta horren inguruko auziei buruz zer dioten ulertuz joango gara. Niri argigarri suertatu zaizkit, eta zuentzat ere hala izatea espero dut. Liburu honek bi zati ditu: 10 orri inguruko sarrera bat (bibliografia atzean dago), eta, ondoren, pasarte edo aipuak, euskarara itzuliak. 1979tik gaur egunera bildutako pasarteak dira eta urteez gain liburuen barruan dauden zatiak direla gogoratu behar dugu, hots, testuinguru bat daukatela. Bibliografian dituzue aipatuta «jatorrizko testu» guztiak, liburuaren osotasunean hobeto uler ditzazuen eta gehiago jakin dezazuen. Testua arintzeko, irudiak, argazkiak... jarri ditut.
Hizkuntza idatzia lantzerakoan jarraitzen diozuen ildoari jarraitzen diozuela, ondoko lerroetan datorrena irakurtzera gonbidatzen zaituztet... eta ondoren, ERAIKI!
Ulzurrun, A. D. de, Pinyol, N. F., Ràfols, R. F., Cardete, M. R. M., Rovira, D. R., Pujol, V. S., … Olivella, F. C. (2000). El aprendizaje de la lectoescritura desde una perspectiva constructivista. (M. D. M. B. COLET, Itzul.) (1. arg.). Bartzelona: Graó.
UPV/EHUko liburutegian zenbait ale.
Oharra
Zuen lana egiteko prozesuan aurkitzen dituzuen baliabide onak eta interesgarriak partekatu ikasgaiko txatean komentario/balorazio labur batez.
Kapituluko erreferentziak
Cassany, D., Luna, M., & Sanz, G. (2000). Enseñar lengua (6. arg.). Bartzelona: Graó.
Durkin, D. (1992). Teaching Them to Read (6. argitalpena). Boston: Pearson.
Euskaltzaindia. (1998). Euskara batuaren ahoskera zaindua (EBAZ). Euskera: Euskaltzaindiaren lan eta agiriak, 43, 485–490.
Eusko Jaurlaritzaren Legebiltzarra. (2015). 236/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2016ko urtarrilaren 15a, 141. Berreskuratua https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2016/01/1600141e.shtml -(e)tik
Fons Esteve, M. (2004). Leer y escribir para vivir: alfabetizacion inicial y uso real de la lengua escrita en el aula. Bartzelona: Graó.
Lomas, C., & Osoro, A. (1994). Enseñar Lengua. In El enfoque comunicativo de la enseñanza de la lengua (or. 17–30). Bartzelona: Paidós Ibérica.
Ministerio de Educación y Ciencia. (2007). PIRLS 2006. Estudio internacional de progreso en comprensión lectora de la IEA. Informe español. Madril: Ministerio de Educación y Ciencia.
Mullis, I. V. ., & Martin, M. O. (Arg.). (2016). PIRLS 2016. Marco de la evaluación (2. arg.). Madril: Ministerio de Educación Cultura y Deporte. Berreskuratua https://www.mecd.gob.es/inee/dam/jcr:d79b8f8b-d4a8-42b7-b63e-42aed382a8e7/pirls2016webokk.pdf -tik
OECD. (2014). El programa PISA de la OCDE. Qué es y para qué sirve. OECD. Berreskuratua https://www.oecd.org/pisa/39730818.pdf -tik
Oñederra, M. L., Elordui, A., Epelde, I., Etxeberria, P., Jauregi, O., & Salaberria, J. (2015). Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordearen txostena (Ahoskerak axola du). Euskera: Euskaltzaindiaren lan eta agiriak, 60(2), 499–531.
Ruiz, U., & Aldekoa, I. (2000). La comprensión lectora. In U. Ruiz (Arg.), Didáctica de la segunda lengua en educación infantil y primaria (or. 217–248). Madril: Síntesis.
Solé, I. (1987). Las posibilidades de un modelo teórico para la enseñanza de la comprensión lectora. Infancia y Aprendizaje, 10(39–40), 1–13. https://doi.org/10.1080/02103702.1987.10822170
Solé, I. (1992). Estrategías de lectura. Bartzelona: Graó.