Testuingurua GitPitch

Hizkuntza Didaktikaz aritu aurretik, hizkuntza, didaktika obejktua, alegia, inguratzen duten ezaugarriez jardun beharra dugu.

Hizkuntza desberdinek egoera desberdinak

XX. Mendea arte: Eskolan gehien irakatsi diren hizkuntzak, hizkuntza handiak izan dira(Idiazabal, 2003; Martí eta beste, 2005).

XIX. Mendeko estatu mugen sorrerak hizkuntza gutxituen presentzia eskolan erabat baztertu zuen, eskolak hizkuntza nagusia eta bakarra irakatsI behar zuen. Nazio(kultura, hizkuntza, etnia)-estatu(ofiziala, administratiboa) kontzeptuak bateratu ziren.

Hizkuntzak nazioak eta estatuak baino askoz ere ugariagoak dira, eta ez datoz bat lurraldeetako mugekin, gainera, hizkuntza asko estatu bat baino gehiagoko lurretan hitz egiten dira(euskara adibide argia da).

El concepto de lengua no es preciso, ni las fronteras lingüísticas coinciden con las geográficas. En España se reconocen cuatro lenguas, pero hay otras más, desde el leonés, el bable o la fabla aragonesa, hasta las lenguas de los emigrantes o el caló. Así y todo, España es uno de los países lingüísticamente más homogéneos, pues tiene una lengua oficial y común, el español, que hablan y entienden la mayoría de sus ciudadanos.”

Santiago Trancón https://www.lanuevacronica.com/lengua-nacion-estado

Hizkuntzak zergatik galtzen dira?

Hizkuntza inperialistak hedatzeak homogeneotasun linguistikoa ekarri du eta ez aniztasuna, izan ere hiztunek euren hizkuntza natiboak baztertu dituzte edota ez dituzte zaindu behar bezala, sarritan pentsatu baitute hizkuntza horiek garapen eta aurrerapen sozialaren nahiz pertsonalaren kontra doazela. Era honetan, bost kontinenteetako hizkuntza internazionalek beste zenbait baztertu eta desagertarazi dituzte, Moreno-Cabrera (2008)

Bost kontinenteetako hizkuntzen egoeraz

Hurrengo taulak hizkuntzen egoera erakusten du, ikuskera administratibo-kauntitatibo batetik gehienbat.

Amerikak Afrika Europa Asia Ozeania
Instituzionala 37 194 73 203 71
Garatzeko bidean 234 542 81 362 379
Indartsua 145 1026 31 856 421
Arazoduna 309 245 50 693 234
Desagertzeko zorian 339 131 51 187 208

Iturria:https://www.ethnologue.com/

Kontuan izan hizkuntza instituzionalez ari garenean, ez garela ari 578 hizkuntzez, kontinente guztietako gehiketak horretara eramango gintuzke-eta. Europako hizkuntza nagusiak dira Ameriketan, Afrikan, Asian eta Ozeanian hizkuntza instituzionalak, hala nola, ingelesa, gaztelania, frantsesa eta portugesa.

Hizkuntza minorizatuen gaineko testigantza batzuk Nathional Geographic-eko erreportai honetan.

Hizkuntzen egoera eta hizkuntzen didaktikak

Lewisek 2005ean azaldu zuenez bada ezaugarri zerrenda bat kontuan hartu beharrekoa:

  • Hizkuntzaren transmisioa edo ondorengoetaratzea

  • Hiztun kopuru absolutua

  • Hiztun-portzentajea

  • Hizkuntzaren erabilera-eremu berrien sorrera

  • Alfabetatzerako eta hezkuntzarako materialak egotea(gramatikak, hiztegiak, idatzizko literatura, hedabideak…)

  • Gobernu eta erakundeen babesa

  • Hiztunen jarrera

  • Hizkuntza dokumentatua egotea

Hizkuntza gutxituak: Irakatsi beharraz gain, indarberritu ere egin behar dira

UNESCO:http://www.unesco.org/languages-atlas/es/atlasmap.html

Carta Europea de las Lenguas Minoritarias o Regionales:

“INSTRUMENTO de ratificación de la Carta Europea de las Lenguas Regionales o Minoritarias, hecha en Estrasburgo el 5 de noviembre de 1992.

Los Estados miembros del Consejo de Europa, signatarios de la presente Carta, Considerando que la finalidad del Consejo de Europa es conseguir una unión más estrecha entre sus miembros, en articular para salvaguardar y promover los ideales y principios que son su patrimonio común; Considerando que la protección de las lenguas regionales o minoritarias históricas de Europa, de las que algunas corren el riesgo de desaparecer con el tiempo, contribuye al mantenimiento y al desarrollo de las tradiciones y la riqueza culturales de Europa.”

BOE, 2001

Declaración Universal de Derechos Lingüísticos

La Declaración es un texto necesario, tal como manifiestan sus Preliminares, para «corregir los desequilibrios lingüísticos de manera que aseguren el respeto y el pleno despliegue de todas las lenguas y que establezcan los principios de una paz lingüística planetaria justa y equitativa, como factor principal de la convivencia social».

La propia voluntad de universalismo de la Declaración comporta la corrección de los desequilibrios para que se asegure el respeto y el pleno desarrollo de todas las lenguas.

1996, Bartzelona

Europako Erreferentzia Marko Bateratuak:

Gaitasunak, jarduera komunikatiboak, mailak, deskribatu eta zehazten ditu helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideen oinarri gisa.Europako Kontseiluak hartutako erabakiak dira.

Ikastetxeko Hizkuntza Proiektuaren bidez:

Ikastetxeak duen identitatea kontuan izanik, hizkuntzaren aldetiko erabakiak hartzen dira bai alor pedagogikoan bai instituzionalean.

Adibideak:

http://elblogdemiguelcalvillo.blogspot.com.es/2011/02/video-promocional-del-proyecto.html

http://elblogdemiguelcalvillo.blogspot.com.es/2011/04/proyecto-linguistico-de-centro-el-video.html

Hizkuntza Programak

Irakasleek ikasleekin egin beharreko jarduerak dira, eta betebeharretako bat zentroan dauden hizkuntza ezberdinen gaineko kontzientzia piztea izan daiteke.

Munduko eskola batzuetan nolako programez erantzuten zaie hizkuntza gutxituei?

Adibide bi ikusi ditzakegu hurrengo bideoan, bata Hego Afrikako errepublikan eta bestea Mazedoniako errepublikan.

Irakaskuntzan

Txepetx

Hizkuntza bat ikastean hiru faktorek eragiten dutela dio, gainera, osagarriak dira eta lotura dute:

  1. Motibazioak: Hizkuntza bat ikastera daramaten arrazoi, nahi edo interesak

  2. Ezagutzak: Hizkuntzaren funtzionamendua ulertzeko gaitasuna edo prozesua.

  3. Erabilerak.


1. jarduera:

  • [ ] Irakurri Txepetxek1 dioena eta erantzun galderak. Horretarako aparteko laburpena dago, Telegrameko kanaleko lehenengotariko dokumentua edo esteka honetan.

Hizkuntzen ikas-irakaskuntzaz: aurrekariak

Ikuspegia+Metodoa+Teknika
Gaitasun Komunikatiboa
Estrategiak
Trebetasunak
Gogoeta metalinguistikoa

Metodoak

Hizkuntza ulertzeko modua-Irakasteko modua-Metodologia ezberdinak

  • Gramatika/itzulpen metodoak

  • Eredu audiolinguala(egituren errepikapena, buruz ikasi)

  • Eredu kognoszitiboa (arauak)

  • Pragmatika eta eredu nozional/komunikaziozkoa:The communicative approach


2. jarduera:

  • [ ] Landu Idiazabal & Manterola (2008) testua, bertako kontzeptu gakoak ulertze aldera.

Taldearen hizkuntz esperientzia

Ikaskideen aurreko aurkezpena egin behar duzue aipatu testuko gako idiak kontuan izanda.

Ebaluazio errubrika

Hobekuntza franko behar duen lana Lan nahikoa Lan ona Lan bikaina
Taldeko lana Taldekideen artean ez da elkarlanik egon eta lanean nabaritzen da Kohesio falta dago, lana taldekideen artean banatu dute baina oso zaila da tokatu zaien zatiaz hitz egitea. Lana taldekideen artean banatu dute baina azken entsegua denen artean egin dute. Koordinazio eta komunikazio handia dago, guztiek tokatu zaien zatia ondo egin dute.
Edukiak Edukiak txarto hautau dituzte, txarto antolatuta daude eta errepikatuta Edukiak egokiak dira, baina edukiak hobeto antolatu daitezke Edukiak ondo aukeratu dituzte, ondo antolatuta daude eta ondo azalduta Edukiak ondo aukeratu dituzte, ondo antolatuta daude eta ondo azalduta.
Irudia Kolorea txarto aukeratu da, testu gehiegi, ikusteko arazoak. Aurkezpena ondo ikusten da, baina itxusia da. Argazkiak ondo aukeratu dira, testua orekatua da, ondo ikusten da. Argazkiak ondo aukeratu dira, testua orekatua da, gainera, ikusten dena oso erakargarria da.
Ahozko aurkezpena Isilune handiak, testua falta da. Diapositibak nahasten dira. Aurkezpena egokia da, baina denboretara egokitzeko arazoak. Ahozkera arazoak. Aurkezpen egokia, denboretara ondo egokituta, ahozkera ona. Aurkezpen egokia, denboretara ondo egokituta, ahozkera ona. Gorpuzkerak, aurpegikerak eta keinuek diskurtsoari indarra ematen diote.

Kapituluko erreferentziak

Idiazabal I.(2003). Eskolaren kalitatea eta euskara.BAT Soziolinguistika Aldizkaria 49, 2003, 195-199. ISSN: 1130-8435

Idiazabal, I., & Manterola, I. (2009). Euskal eredu elebidunak, murgilketa eta hizkuntzen irakaskuntza bateratua: kontzeptuen berrikusketa. Euskera, 54, 2–1. Eskuragarri http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/74632.pdf helbidean

Lewis, M. P.(2005). Towards a categorization of endangerment of the world’s languages.SIL International.

Martí, F., Ortega, P., Idiazabal, I., Barreña, A., Juaristi, P., Junyent, C., … Amorrortu, E.(2005).Hizkuntzen mundua. Munduko hizkuntzei buruzko txostena. Bilbo: UPV/EHU.

Moreno-Cabrera, J. C.(2008).El nacionalismo lingüístico: Una ideología destructiva. Barcelona: Ediciones Península.

Sánchez, J. M.(1991). Un futuro para nuestro pasado. Claves de la recuperación del Euskara y teoría social de las lenguas (Libk. 1). Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia. Berreskuratua http://www.ehu.eus/ojs/index.php/ASJU/article/view/8593-tik

1. Txepetx da Jose Maria Sánchezen desizena. izenpetu ere bere desizenez egiten zuenez, hori ere erabiltzeko ohitura zabaldu da.

results matching ""

    No results matching ""