Aurkezpena
Hemen aurkituko dituzu hizkuntzaren Didaktika ikasgaian erabiliko dugun apunte txorta edo horiek eskuratzeko estekak. Aurton ikasgaiarekin hasten ari naizenez, oinarritzat bide hau urratu duten irakasle jakitunen apunteak erabiliko ditut. Hortaz, lehenengo paragrafotik geratu dadila argi nire esker ona Aintzane Etxebarriarekin, hark emandako laguntza tekniko eta didaktikoagatik.
Ikasgaia, haren egitura eta liburuarena. 
Apunte liburu honek ikasgaiak berak izan behar duen egiturari heldu nahi dio. Horrela, aurkezpen honetaz gain, 0 kapitulu bat ere badu, eskolako web orritik bertatik hartutako ikasgaiaren gida ofizialeko informazioaz osatua.
Hizkuntzaren Didaktikaz, eta hainbat didaktikez, jarduteko orduan, elementu batzuk aztertu beharrarekin egiten dugu topo: Irakatsi beharreko hizkuntza hori nonbait irakatsi behar dugu, eta nonbait horrek izango ditu zenbait ezaugarri, aztertu beharrekoak. Ikas-irakaskuntzaz ari garenean landu beharreko elementuz ere pentsatu behar dugu, zer ikas-irakatsi. Eta nola oratuko diogun ere aztertu beharrekoetarik bat ere bada.
Lehenengo kapituak kolpetzen dio Hizkuntzaren Didaktikaz ulertzeko orduan oinarrizko elementu baten azterketari, testuinguruari, hain zuzen ere; gorago aipatutako nonbait horri.
Bigarren kapituluak ageriko curriculumari heltzen dio, hots, eskola-irakaskuntzaren eta irakaskuntza arautuaren ardatzetako bati.
Hirugarren kapitulutik aurrera didaktika eta pedagogiako elementuei helduko diegu zuzenean: Nola irakatsi behar diren irakurketa, kontaketa eta idazketa aztertzen du hirugarrenak eta laugarrenak hizkuntzen irakaskuntza estrategiei. Hirugarren kapituluak badu metodoei buruzko azpi-kapitulu bat metodoei buruzkoa; zatikatzeak irakaskuntza denboralizazioarekin koherentzia emateko egin da, ez halabeharrez besteak baino bananduago dagoelakoan.
Kapitulu bakoitzaren hasieran botoi bat dago HTML bertsioan gaiaren aurkezpenera daramana. Segidan gaiaren egitura nagusia ikusi duzu eta amaierarantz ikasgelan eskatuko diren eginbeharrekoak eta eurak ebaluatzeko erabiliko diren irizpideak azaltzen dira. Amaitzeko, kapitulu-gai bakoitzari dagokizken erreferentziak eta bibliografia gehigarria zehazten dira.
Gaien, egitekoen eta ebaluazioen aurreikuspena
Azken momentuko aldakuntzaren bat ager baliteke ere, gehienbat, horrela aurreikusten da ikasgaiaren garapena:
Astea | Gaia | Zeregina | Ebluatzeko tresna |
---|---|---|---|
1 | Testuingurua | Idatzia | sakontasuna |
2 | Ahozko aurkezpena | Errubrika | |
3 | Ageriko curriculuma | Laburpena | Errubrika |
4 | |||
5 | DAL | dagokiona | dagokiona |
6 | Irakur-Idaz-Konta | Unitate Didaktikoa | Heziberri |
7 | id | ||
8 | * (metodoak) | * Sarrera oinarritua | id |
9 | Ikas estrategiak | Txostena | datuak |
10 | Komikia Errubrika |
Errubrika Egokitasuna |
|
11 | Azken azterketa |